2011/05/24

AXOLAGABEKERIA



*Zer da? Legezko erantzuleren batek haurraren oinarrizko behar fisiko eta kognitiboak ez betetzea denbora epe batea edo beti.


*Seinaleak: Mota ezberdinetakoak izan daitezke:
 Elikadura: Ez zaio behar den elikadura ematen. Gosetuta egoten da.
 Jantziak: Eguraldi jakin baterako egokiak ez diren jantziak. Haurra edo gaztea ez da ongi babesten hotza egiten duenean.
 Higienean: Beti egoten da zikin, gorputz higienea eskasa da.
 Zainketa medikoak;: Arazo fisiko, gaixotasun edo beharren arreta medikorik ez dago edo dezente ateratzen da. Ohiko zainketa medikorik eza.
 Gainbegiratzea: Haurra edo gaztea luzaro egoten da helduren batek gainbegiratu eta zaindu gabe. Etxeko istripuak behin eta berriz gertatzen dira, amaren aitaren edo legezko tutorearen axolagabekeriagatik.
 Higiene eta segurtasun baldintzak: Etxean haurraren edo gaztearen osasun eta segurtasunerako arriskuak.
 Hezkuntza arloa: Eskolara ez da etortzen, ez dago horretarako justifikaziorik eta behin eta berriro gertatzen da.
 Estimulazio kognitiboa: Ez dago haurraren edo gaztearen adin, eskaera eta betebeharretarako nahikoa den estimulaziorik.
Ustea ziurtatzeko, hona hemen egin beharko liratekeen zenbait galdera:
 Haurraren behar materialak ez dira normalean betetzen?
 Haurra tarteka edo jeneralean janaria lapurtu edo pilatzen aritzen da?
 Haurra zaintzeko modua dela eta: kulturalki onargarria da? Bizimodu ezberdina besterik ez da? Edo axolagabekeria kasua da?
 Haurraren gurasoen jokabideaz aritzen denean, pentsa liteke drogak edo bestelako gaiak gehiegikeriaz hartzen dituztela?
 Haurrak eskola maiz huts egiten du?
 Haurrari kostatzen zaio gelan erne egotea?
 Eguraldia kontuan hartuz, haurra modu egokian janzten da?
 Nabari ohi zaio ez dituela higiene aldetik beharrezko zainketarik betetzen?



*Zer egin genezake?
Irakaslea askok uste du pobrezian bizitzea axolagabekeria dela eta hori ez da horrela. Pobrezian bizitzeak ez du esan nahi haurrak axolagabekeria jasaten duenik; izan ere, baliabide ekonomiko urriak dituzten famili gehienek nahikotasunez betetzen dituzte beren haurren beharrak. Beste usteetako bat, axolagabekeria arina edo tartekoa, ona ez izatearen ustea baina tolera daitekeenarena da. Tratu txar fisikoarena bezain ondorio larriak ditu; horregatik, arazoa hauteman bezain azkar esku hartu behar da. Lehenik eta behin, gurasoekin hitz egingo da, arazoa azalduz eta honen zergatia eta irtenbideak aurkituz. Hauen onespena jaso ezean ordea, neurri espezifikoak hartu beharko dira, hau da, zerbitzu sozialekin kontaktuan jarri eta arazoa ahalik eta modurik egoki eta eramangarrienean konpontzen saiatuko gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario