2011/05/24

TRATU TXAR FISIKOAK




*Zer da? Legezko erantzuleren batek haurrari kalte fisiko larria edo eritasuna eragin edo jasateko arriskua dakarkion edozein ekintza nahita egitea.
*Seinaleak:
-        Hematomak esku, hortz edo gerriko itsurekin.
-        Inarrosiaren sindromea: Zapi moduan haurra astindu ezkero gerta daiteke, gure hizkuntzan, niniei buelta ematea.
-        Sabel edo burukoak ez dira ikusten, beraz, hona hemen hauetan golperen bat izan badute sor ditzaken arazoak:
SABELEAN
Hantura.
Biguntasuna.
Gorakadak.
BURUAN
Hantura.
Zorabioa.
Konortea galtzea.
Erretina erortzea.
Heriotza.


*Ondorioak: Haurren portaerak aldatu egiten dira.
-        Erasokorra izatea, aurkako jarrera edo desafiozkoa agertzea.
-        Helduen aurrean beldurrez agertzea.
-        Jarrera erasokorra  edo disruptiboa izatea.
-        Bere buruarekin edo beste batzuekin suntsitzailea izatea.
-        Eskolara gozoegi joatea edo handik alde egin nahi ez izatea (etxera joateko beldurra izaten ahal duela adierazita).
-        Batere beldurrik ez izatea edo muturreko arriskuetan sartzea.
-        Istripuak izateko  joeragatik nabarmentzea.
-        Iruzur edo lapurreta egitea, edo gezurra esatea (etxekoek haurrarengandik gehiegi espero izatearekin zerikusia izan dezake).
-        Emaitza apalak lortzea (haurrek ikasketetara bideratu behar dute beraien energia erasokorra: gatazkan bizi diren haurrak beharbada ez dira horretarako gauza izaten).
-        Gurasoekin harreman onak izateko gauza ez izatea.
-        Gorputza estaltzen duten arropa janztea, hilabete beroetan desegokiak izan daitezkeenak (betiere kontuan hartuz arrazoi kultural batengatik ere izan daitekeela).
-        Inork ukitzea ez duela gustuko adieraztea edo hori saihestea (batzuetan ez dute onartzen maitasunez edo laudorio gisa egiten zaien laztanik ezta bizkarrekorik ere).
-        Ez zaie egoeraz galdetzea gustatzen:
-        Hasieran ez dute onartu nahi.
-        Azalpen sinesgarriak baina lesioetarako baliogabeak izaten dira.
-        Beldur dira familiagandik bereizteko edo gurasoei arazoak sortzeko.
-        Tratu txarrak normaltzat hartzen dituzte.
-        Galdetzean, xehetasunik gabe edo gogorik gabe erantzuten dizute.
-        Guraso batzuk, soraio eta axolagabe azaltzen dira.
-        Beste guraso batzuk, defentsa moduan hasten dira.
-        Haurrak erantzun egokiak eman ahal izateko, konfiantzazko giroa beharko du.

*Zer egin genezake?
Lehenik eta behin, erne ibili beharko dugu ondorengo ezaugarrietara:
-        Guraso artean borroka latzak izaten direla esaten badu haurrak, baliteke tartean indarkeria egotea.
-        Gurasoak lo egiten dutela gainerakoak jardunean ari direnean esaten badu haurrak, baliteke droga munduan ibiltzea.
-        Aita edo amak izaera bereziki aldakorra duela esaten badu haurrak, baliteke buruko eritasunen bat izatea.
Beraz, irakasleak, seinaleei arretaz begiratu behar diegu eta horretarako, lerro-artean irakurtzen ikasi beharko dugu. Kasuren bat atzeman ezkero, lehenengo pausua, gurasoekin hitz egitea izango da. Hauen onarpenik jaso ezean, bestelako neurriak hartu beharko dira, hau da, zerbitzu sozialetara jo beharko genuke eta arazoari irtenbidea bilatu ahalik eta modurik egokienean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario