HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
2012/01/03
2011/05/24
SEXU ABUSUA
*Zer da? Pertsona heldu zein nerabeak haurrarekin duen sexu jokaera desegokia.
*Seinaleak:
Espezifikoak
Fisikoak:
Lesioak genitaletan eta uzkiaren aldean.
Baginatik edo uzkitik odol jarioa izatea.
Infekzio genitalak edo sexu bidez kutsatzen direnak (sifilia, blenorragia, jaiotzean ez zegoen HIESA, kondiloma puntazorrotzak, garatxo genital ere esaten zaienak, baginako fluxu infekziosoa haurraren flora arruntean ahikoak ez diren garmenak aurkitzen direla: klamidia, trikomonak).
Haurdunaldiak.
Aurreko adierazleetako edozein, gorputzaren beste alde batzuetan ageri diren hematoma edo larrutuekin, tratu txar fisikoa ere izan dela seinale.
Psikologikoak: Biktimaren kontakizunak.
Inespezifikoak
Fisikoak:
Enuresia, bigarren mailako enkopresia.
Mina sabel aldean, behin eta berriz eta arrazoi organikorik gabe.
Buruko mina, behin eta berriz eta arrazoi organikorik gabe.
Psikologikoak:
Trauma osteko estresaren sindromea.
*Ondorioak:
Haurtzaro goiztiarra:
Jokabide hiper-sexualizatuak eta auto-erotikoak.
Loaren desorekak (amesgaiztoak).
Jokabide atzerakorrak.
Beldur ulergaitza pertsona edo egoera jakinen aurrean.
Fenomeno disoziatiboak.
Haurtzaroa eta aurre-nerabezaroa:
Bat-bateko aldaketak eskolako emaitzetan.
Arazoak aginte irudiekin.
Gezurrak.
Etxetik ihes egitea.
Delinkuentzia.
Beste haur batzuk sexuz behartzea.
Gehiegizko menpekotasuna helduen aurrean.
Fobiak.
Kexa somatikoak (buruko eta sabeleko minak).
Nerabezaroan:
Sexu promiskuitatea, prostituzioa.
Beste haur batzuk sexuz behartzea.
Drogak kontsumitzea.
Delinkuentzia.
Nork bere buruari erasotzea.
Nork bere buruari erasotzea.
Sexu inizibizio gehiegizkoa.
Desoreka disoziatiboak.
Elikatzeko ohituretako desorekak (anorexia, bulimia).
*Zer egin genezake?
Lehenik eta behin, gurasoekin hitz egiten saiatuko gara. Gurasoen aldetik jasotzen dugun jarreraren arabera, erabaki bat edo beste hartuko dugu.
Jarrera defentsiboa, pasiboa, ezkorra... Zerbitzu sozialari edo espezialistari deitu.
Jarrera positiboa, lagunkoia... Elkar-lanean arazoari aurre egin irtenbide ezberdinak aurkituz.
TRATU TXAR ETA ABANDONU EMOZIONALA
*Zer da?
- Tratu txar emozionala: Familiako edo beste edozein kide helduk zein adin berekoak irain, iseka, arbuio, gaitzespen edo abandonatzeko mehatxu modura hitz egindako eraso iraunkorra.
- Abandonu emozionala: Irudi egonkor helduak ez erantzutea haurrak edo gazteak hurbiltzeko eta elkarreragina gauzatzeko azaldutako seinale, emozio adierazpen eta jokaerei, eta irudi heldu horrexen aldetik elkarreragina eta harremanak izateko ekimenik eza da.
*Seinaleak:
- Arbuioak.
- Izutzea.
- Bakartzea.
- Etxeko bortizkeria, muturrekoa edo kronikoa.
- Gehiegizko babesa.
*Ondorioak:
- Atxikimendu saihesgarriko loturak haurraren eta zaintzailearen artean.
- Gizarte arloari dagozkion egokitzapenak eta funtzionamendu mailetan eskas: Adiskidetasunerako loturak finkatzeko aukerak, arazoak adin berekoekin, arazoak jendartean.
- Jokabide arazoak: erasokortasuna, jokaera disruptiboak, jokaera antisozialak, aurka-keria, norberaren adinerako desegokiak diren erantzunak, nabarmentzeko jokaerak.
- Nahasteak arlo kognitiboan eta arazoen konponbidean.
- Eskolako porrota eta eskolako zereginak betetzeko arazoak.
- Tristura eta depresioa: auto-estimu txikia, desoreka emozionala, beldurrak, suizidatzeko joerak.
- Sintoma fisikoak (maizago haur txikietan): atzerapen ez organikoaren sindromea aurrerapenezko hazkuntzan, apetitua galtzea, enuresia.
*Zer egin genezake?
Lehenik eta behin, gurasoekin hitz egiten saiatuko gara. Gurasoen aldetik jasotzen dugun jarreraren arabera, erabaki bat edo beste hartuko dugu.
Jarrera defentsiboa, pasiboa, ezkorra... Zerbitzu sozialari edo espezialistari deitu.
Jarrera positiboa, lagunkoia... Elkar-lanean arazoari aurre egin irtenbide ezberdinak aurkituz.
AXOLAGABEKERIA
*Zer da? Legezko erantzuleren batek haurraren oinarrizko behar fisiko eta kognitiboak ez betetzea denbora epe batea edo beti.
*Seinaleak: Mota ezberdinetakoak izan daitezke:
Elikadura: Ez zaio behar den elikadura ematen. Gosetuta egoten da.
Jantziak: Eguraldi jakin baterako egokiak ez diren jantziak. Haurra edo gaztea ez da ongi babesten hotza egiten duenean.
Higienean: Beti egoten da zikin, gorputz higienea eskasa da.
Zainketa medikoak;: Arazo fisiko, gaixotasun edo beharren arreta medikorik ez dago edo dezente ateratzen da. Ohiko zainketa medikorik eza.
Gainbegiratzea: Haurra edo gaztea luzaro egoten da helduren batek gainbegiratu eta zaindu gabe. Etxeko istripuak behin eta berriz gertatzen dira, amaren aitaren edo legezko tutorearen axolagabekeriagatik.
Higiene eta segurtasun baldintzak: Etxean haurraren edo gaztearen osasun eta segurtasunerako arriskuak.
Hezkuntza arloa: Eskolara ez da etortzen, ez dago horretarako justifikaziorik eta behin eta berriro gertatzen da.
Estimulazio kognitiboa: Ez dago haurraren edo gaztearen adin, eskaera eta betebeharretarako nahikoa den estimulaziorik.
Ustea ziurtatzeko, hona hemen egin beharko liratekeen zenbait galdera:
Haurraren behar materialak ez dira normalean betetzen?
Haurra tarteka edo jeneralean janaria lapurtu edo pilatzen aritzen da?
Haurra zaintzeko modua dela eta: kulturalki onargarria da? Bizimodu ezberdina besterik ez da? Edo axolagabekeria kasua da?
Haurraren gurasoen jokabideaz aritzen denean, pentsa liteke drogak edo bestelako gaiak gehiegikeriaz hartzen dituztela?
Haurrak eskola maiz huts egiten du?
Haurrari kostatzen zaio gelan erne egotea?
Eguraldia kontuan hartuz, haurra modu egokian janzten da?
Nabari ohi zaio ez dituela higiene aldetik beharrezko zainketarik betetzen?
*Zer egin genezake?
Irakaslea askok uste du pobrezian bizitzea axolagabekeria dela eta hori ez da horrela. Pobrezian bizitzeak ez du esan nahi haurrak axolagabekeria jasaten duenik; izan ere, baliabide ekonomiko urriak dituzten famili gehienek nahikotasunez betetzen dituzte beren haurren beharrak. Beste usteetako bat, axolagabekeria arina edo tartekoa, ona ez izatearen ustea baina tolera daitekeenarena da. Tratu txar fisikoarena bezain ondorio larriak ditu; horregatik, arazoa hauteman bezain azkar esku hartu behar da. Lehenik eta behin, gurasoekin hitz egingo da, arazoa azalduz eta honen zergatia eta irtenbideak aurkituz. Hauen onespena jaso ezean ordea, neurri espezifikoak hartu beharko dira, hau da, zerbitzu sozialekin kontaktuan jarri eta arazoa ahalik eta modurik egoki eta eramangarrienean konpontzen saiatuko gara.
TRATU TXAR FISIKOAK
*Zer da? Legezko erantzuleren batek haurrari kalte fisiko larria edo eritasuna eragin edo jasateko arriskua dakarkion edozein ekintza nahita egitea.
*Seinaleak:
- Hematomak esku, hortz edo gerriko itsurekin.
- Inarrosiaren sindromea: Zapi moduan haurra astindu ezkero gerta daiteke, gure hizkuntzan, niniei buelta ematea.
- Sabel edo burukoak ez dira ikusten, beraz, hona hemen hauetan golperen bat izan badute sor ditzaken arazoak:
SABELEAN Hantura. Biguntasuna. Gorakadak. | BURUAN Hantura. Zorabioa. Konortea galtzea. Erretina erortzea. Heriotza. |
*Ondorioak: Haurren portaerak aldatu egiten dira.
- Erasokorra izatea, aurkako jarrera edo desafiozkoa agertzea.
- Helduen aurrean beldurrez agertzea.
- Jarrera erasokorra edo disruptiboa izatea.
- Bere buruarekin edo beste batzuekin suntsitzailea izatea.
- Eskolara gozoegi joatea edo handik alde egin nahi ez izatea (etxera joateko beldurra izaten ahal duela adierazita).
- Batere beldurrik ez izatea edo muturreko arriskuetan sartzea.
- Istripuak izateko joeragatik nabarmentzea.
- Iruzur edo lapurreta egitea, edo gezurra esatea (etxekoek haurrarengandik gehiegi espero izatearekin zerikusia izan dezake).
- Emaitza apalak lortzea (haurrek ikasketetara bideratu behar dute beraien energia erasokorra: gatazkan bizi diren haurrak beharbada ez dira horretarako gauza izaten).
- Gurasoekin harreman onak izateko gauza ez izatea.
- Gorputza estaltzen duten arropa janztea, hilabete beroetan desegokiak izan daitezkeenak (betiere kontuan hartuz arrazoi kultural batengatik ere izan daitekeela).
- Inork ukitzea ez duela gustuko adieraztea edo hori saihestea (batzuetan ez dute onartzen maitasunez edo laudorio gisa egiten zaien laztanik ezta bizkarrekorik ere).
- Ez zaie egoeraz galdetzea gustatzen:
- Hasieran ez dute onartu nahi.
- Azalpen sinesgarriak baina lesioetarako baliogabeak izaten dira.
- Beldur dira familiagandik bereizteko edo gurasoei arazoak sortzeko.
- Tratu txarrak normaltzat hartzen dituzte.
- Galdetzean, xehetasunik gabe edo gogorik gabe erantzuten dizute.
- Guraso batzuk, soraio eta axolagabe azaltzen dira.
- Beste guraso batzuk, defentsa moduan hasten dira.
- Haurrak erantzun egokiak eman ahal izateko, konfiantzazko giroa beharko du.
*Zer egin genezake?
Lehenik eta behin, erne ibili beharko dugu ondorengo ezaugarrietara:
- Guraso artean borroka latzak izaten direla esaten badu haurrak, baliteke tartean indarkeria egotea.
- Gurasoak lo egiten dutela gainerakoak jardunean ari direnean esaten badu haurrak, baliteke droga munduan ibiltzea.
- Aita edo amak izaera bereziki aldakorra duela esaten badu haurrak, baliteke buruko eritasunen bat izatea.
Beraz, irakasleak, seinaleei arretaz begiratu behar diegu eta horretarako, lerro-artean irakurtzen ikasi beharko dugu. Kasuren bat atzeman ezkero, lehenengo pausua, gurasoekin hitz egitea izango da. Hauen onarpenik jaso ezean, bestelako neurriak hartu beharko dira, hau da, zerbitzu sozialetara jo beharko genuke eta arazoari irtenbidea bilatu ahalik eta modurik egokienean.
2011/05/23
AFN - H SINDROMEA
· Zer da?
· Ezaugarriak:
Sindrome hau duten haurren sintomak 7 urte baino lehenago agertzen dira eta hauek dira:
· Arreta falta
o Arreta mantentzeko zailtasunak
o Esandakoari ez diote kasurik egiten
o Arduragabea izaten da arlo akademikoan eta baita bere eguneroko bizitzan ere.
o Objektuak galtzeko erraztasuna
· Hiperaktibitatea:
o Etengabe mugitzen dira
o Etengabe daude hitz egiten
o Mugikortasunaren koordinazioa ez da oso ona
· Inpultsibitatea
o Pentsatu aurretik jokatu
o Txandak ez errespetatu
o Ekintzen ondorioak neurtzeko zailtasunak
Kontuan izan behar da irakasle modura horrelako arazoren bat ikustean diagnostiko bat egitea beharrezkoa dela. Hala ere, sintoma bat eduki arren ezin esango dugu ume hori hiperaktiboa adibidez denik esan, pertsona hiperaktiboen ezaugarri bat duela baizik.
· Ondorioak
Ondorioen atalean, eman daitezkeen bi ondorio azaldu nahi genituzke. Alde batetik, irakasle edo gurasoek ez badute diagnostikoa eskatzen, umeak nagusiago egitean ezberdina dela sentituko du, baina ez du jakingo horren zergatia. Beste alde batetik, orain oso modan jarri dira hiperaktibitatea kontrolatzeko pilulak. Hauek ez dakigu zer ondorio izan ditzaketen denbora luzean hartzen badira, baina segurazki ez dira oso onak izango.
· Eginbeharrekoa
Arazo hau duen haur baten aurrean, eskolak irakasleek hainbat eginbehar izango dituzte:
· Eskolan:
o Umea motibatu (ongi eginiko ekintzak goraipatu, goxotasunez jokatu…)
o Zaintzak erabili, beharrezkoa izanez gero.
o Laguntza emozionala eman
o Hausnarketa egiten irakatsi eta bere burua ezagutzen lagundu
o Arauak eta mugak azaldu (segurtasuna emanez)
o Tolerantzia eta diziplina ongi konbinatu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)