2011/05/23

Dislexia

Zer ez da dislexia? Dislexia zer den esan aurretik errazagoa da esatea zer ez den. Dislexia ez da gaixotasun bat eta ahal bezain azkar detektatuz gero haur eta gurasoen bizitzako hainbat buru hauste ekidin dezake.

Definizioa: irakurketaren eta idazketaren ikaste-prozesuari erasotzen dion trastorno bezala. Zenbait teoriaren arabera, orientazio espazialaren akatsekin edota ikus koordinazioaren alterazioekin egongo litzateke lotuta. Umearen garunean egiturazko desberdintasunen bat sortuko litzateke.


Ezaugarri nagusiak
Dislexia duten haurren detekzioa 6-7urte betetzen dituztenean egiten da proba baten bitartez, aditu baten eskutik( psikologo, logopeda ...). Hala ere guraso eta irakasleen eskutik susmoak adin honen aurretik hasten dira.

Ume hauek ezin dituzte letrak (alfabetoa) behar bezala ikasi, ez dira hitzen osagaiak analizatzeko gai eta horrek irakurketa motela, nekosoa eta akatsez josia dakar (letrak jan egiten dituzte edo antzeko ortografia dutenak, adibidez b eta d, elkarrekin nahastu, ahoskatzeko zailtasunak dauzkate, puntuazio-zeinuekin trabatu egiten dira, hitzak luze samarrak edo zailak direnean irakurketa erabat aldrebesten zaie, etab.) Dislexikoari kosta egingo zaio ortografia, puntuazioa eta ideien antolamendua aldi berean kontrolatzea.

Zein ondorio izan ditzake tratatu ezean?
  • Haurrak segurtasun eza senti dezake.
  • gero eta denbora gehiago tratatu gabe utziz gero akatsak gero eta finkatuago gelditzen dira eta aldatzea gehiago zaildu daiteke.
  • Izaerazko eta portaerazko trastornoak izan ditzakete.
  • Tontotzat hartu dezakete beraien burua, nahiz eta ez izan.
  • lotsati eta herabeak izatera ere jo dezakete.
Zer egin daiteke irakasle bezala hau gerta ez dadin?

Eskolan lantzeko proposamenak
·         Objektuak eta hauek izendatzen dituzten hitzak lotzeko ariketak egitea egokia izango zen. Adibidez: kalkulagailu bat aurkitu arazi objektu ezberdinen artean, irudiak eta hitzak batu gezien bidez …
·         Inguruarekin interakzioan, kanpoko jolasak bultzatu, dena ikasgelarekin erlazionatu ez dezaten eta interesgarriagoa izan dadin egunerokotasuneko ezaugarriak identifikatuz. Adb.: aurkitu eta ukitu itzazue 4 arbola eta bi kotxe urdin, ekarri itzazue 3 makila eta 4 harri tamaina ezberdinekoak …
·         Irakaslearen begirada aldaketa egitea arazo bat gehiago ikustetik laguntza gela baten tratatu behar dena, HPB  duen ikasle bat ikustera.
·         Haurraren porrota ikaslearen ikaste porrot bezala ikustetik, irakaslearen irakaste porrot bezala ikustera aldaketa egitea.
·         Haurraren sormena eta izan ditzakeen interesetatik bideratu bere irakaskuntza errazagoa eta dibertigarriagoa izan dadin.
·         Gainontzeko ikasle guztien kontzientziazioa bultzatu premia berezi hauek ulertu ditzaten eta irakaskuntzaren parte garrantzitsua izan daitezkeen horretan beraien kolaborazioa bultzatuz.
·         Estrategia metodologiko ezberdinak erabili ( ordenagailua, ahozko azterketak …) haurra frustrazioan eror ez dadin.
·         Letra eta hitzak erlazionatu irudien bitartez hauen barneratzea errazteko.
·         Ongi eginiko puntuak zoriondu eta goraipatu.
·         Inoiz ez besteen aurrean barregarri utzi edo iraindu bere arazoaren gainean.
·         Forma eta hots antzekoak dituzten letrak bereizteko ariketak.
Ezkerra/ eskuina edota goia/behea bereizteko ariketak eta jolasak egitea egokia da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario